Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurtengo Zestoako amabirjinetako zekorketetan izan zen gertakaria argitzeko prozesua zabalik du udalak, eta herritarren iritziak jasotzeko bilera egingo dute bihar, hasiera batean gaurko deituta bazuten ere.
Udalak jarritako baldintzak urratu eta behar baino zekor gehiago zituzten irailaren 8an. Horren aurrean gertatutakoa argitzeko txostena egitea erabaki zuen udalak, eta zezen zaleekin, zezen plazako presidentearekin edota herritarrekin hitz egin ondoren «informazio ugari» bildu dute. Orain amaitu dute txostena. Izan ere, udalak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak bi hilabetera bidali ditu eskatutako informazio eta akta guztiak, eta ezin izan dute hori gabe txostena osatu.
Erabakia Gobernu Batzordean
Biharko bileran txostenaren berri emango du udalak, eta aurrera begira hartu beharreko neurrien inguruko iritzia eskatuko die herritarrei. Bildutako iritzia «sakon» aztertuko dute Kultura Batzordean, Gobernu Batzordeak «dagokion erabakia» hartu dezan. Bilera 19:00etan izango da, kultur etxean.