Carlos Casadok ikastaroak emango ditu topaketan (Argazkia: ZUMB)
Gaurtik igandera bitartean egingo dute XII. Klarinete Maratoia. Zumaiako Udal Musika Bandak antolatu du egitasmoa 12. urtez, eta arduradunek jakinarazi dutenez, maratoian musika hezkuntzaren muina eta printzipio ugari landuko eta uztartuko dituzte. Kalitatezko irakaskuntza landuko dute, eta maila handiko musikari eta irakasleek ezagutzak partekatzeko aukera izango dute bertan parte hartzen dutenek. Espainiako Orkestra Nazionaleko kide Carlos Casadok, esaterako, aurten ere ikastaroak emango ditu topaketan. Gainera, jatorri eta maila desberdinetako musikarien harremanak sustatu nahi dituzte.
Klarinete Maratoia moduko topaketa gutxi egiten dira inguruan eta bertan parte hartzera animatu nahi dituzte klarinete jotzaileak.
Egitaraua
Azaroaren 6a, asteazkena
- 10:00etan. Clarinet Clinic Doinu saioa helduentzat.
- 18:15ean. Clarinet Clinic Doinu saioa gaztetxoentzat.
- 19:00etan. Donostiako Francisco Escudero eta Errenteria Musikal kontserbatorioetako ikasleek kontzertua, komentuan.
Azaroaren 7a, osteguna
- 10:00etan. Clarinet Clinic Arnasa saioa helduentzat.
- 18:15ean. Clarinet Clinic doinu saioa gaztetxoentzat.
- 20:30ean. Pintxo Pote Musikala Ubillos Jauregian.
Azaroaren 8a, ostirala
- 17:00etan. Clarinet Clinic Teknologien erabilpenak musikan saioa helduentzat, Ubillosen.
- 18:00etan. Clarinet Clinic Teknologien erabilpenak musikan saioa haurrentzat Ubillos Jauregian.
- 19:00etan. Klarinete Laukoteen Kontzertu Lehiaketa, komentuan.
Azaroaren 9a, larunbata
- Goiz osoan. Musika tresnen eta osagarrien erakusketa izango da Ubillos Jauregian, Buffet, Selmer, Vandoren, Mafer Erviti etxeen eskutik.
- 11:00etan. Lutheria Ubillosen.
- 16:30ean. Music & English gaztetxoentzat jokoak egingo dituzte. Antolatzaileek zehaztu dute bertan parte hartzeko ez dela klarinetea jotzen jakin beharrik.
- 20:00etan. Golijov-Ravel kontzertua izango da Komentuan.
Azaroaren 6a, asteazkena
- 12:00etan. Zumaiako Musika Bandako eta Klarinete Maratoiko ikasleen amaiera kontzertua Maria eta Jose Ikastetxeko Areto Nagusian.