Oikiako Epiolak irabazi du Aiako XII. Kintopeko Idi Proba

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko azaroaren 5a

Aiako alkatea, antolatzaileak eta irabazleak (Argazkia: Ibon Errazu) Aurtengoan ere Aiako Kintopeko Idi Probek ez dute hutsik egin eta norgehiagoka estua eta maila ona erakusti dute bertan hiru egunetan zehar bildu diren 10 idi pareek. Azkenean Oikiako Epiola izan da txapelduna, baina gertutik jarraitu dio Elgoibarko Soartek. Indarrak berdinduta izan dira lehian, lehen sailkatuak bigarrenak baino 1,46 metro gehiago osatu baititu. Ikusleak gustura geratu dira ikuskizunarekin eta giro ederra izan da txapelketan zehar. Kintopeko saioetako irudi bat (I.E.) Aiako XII. Kintopeko Idi Proba
  • 1.- Epiola (Oikia): 64 plaza eta1,90 metro.
  • 2.- Soarte (Elgoibar): 64 plaza eta 0,44 metro.
  • 3.- Urrutikoetxea anaiak(Urduliz): 62 plaza , zinta bat eta 2,06 metro.
  • 4.- Iñaki Lopetegi (Birle): 61 plaza eta 0,67 metro.
  • 5.- Bizkarre (Usurbil): 61 plaza eta 0.67metro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide