Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pagoeta Mendizale Elkarteak goiz buelta antolatu du datorren iganderako, azaroaren 10erako. Mandubiko mendatetik abiatuz, Kizkitza baselizatik igaro eta Izazpi tontorrera igoko dira parte-hartzaileak. Antiguako baseliza amaituko dute ibilbidea. Guztira, 10 kilometroko ibilaldia iango da eta hiru ordu eta erdian egitea aurreikusi dute. 08:00etan elkartuko dira, ohi bezala, Agoueseneko biribilgunean. Ostirala bitartean eman ahalko da izena Mendizabal kinkiladendan.