Udala Iturbide kaleko –frontoi atzeko– aldapako lurzorua konpontzen hasiko da datozen egunotan.
Horretarako ez dute trafikoa moztuk, izan ere, konponketak zatika egingo dituzte. Dena dela, bideko pasaera estuagoa izango da tarte batzuetan baina ez da zeharo moztuko, momentu jakinetan ez bada.
Gauzak horrela, konponketak egiteko beharko den denboran, bertan bizi direnek bakarrik izango dute sarbidea Iturbide kalean. Gainontzeko herritarrek galarazita izango dute bide hori erabiltzea. Herritik ateratzeko edo San Martin ingurura joateko, Txankako errepidea erabiltzeko eskaera egin du Udalak.