Zarauzko Udalaren adierazpena, ostiraleko ustezko lapurreta eta sexu erasoaren harira

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 5a

Zarauzko Udalak ostiral goizaldean gertaturikoa «azken xehetasuneraino eta azkar» ikertzeko eskatu dio Udaltzaingoari, Ertzaintzari eta gaia lantzen ari den epaileari. Hainbat komunikabidek adierazi dutenez, 07:30a aldera 15 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak, sexu erasoa eta indarkeria erabilita lapurreta egin izana leporatuta. Ordubete lehenago gazte batek udaltzainei jakinarazi zein bi gizonezkok poltsa lapurtu ziotela. Salaketa jarri zuen gazteak, eta orduan sexu erasoa ere egin ziotela aitortu zien poliziei. Zarauzko Udaltzaingoa Ertzaintzarekin harremanetan jarri zen , eta hori ustezko bi gaizkileen bila hasi zen. 07:30ean atzeman zuten bat. Biktimaren mugikorra eta beste hainbat objektu zituela-eta atxiltu zuten. Alarmarik ez pizteko «Nahasmendurik gabe, beste kasu batzuetan jazotakoa gerta ez dadin eta Zarautzen alarma egoerarik ez pizteko», ikerketa arin egiteko eskatu die arduradunei udalak. Era berean, gogoratu du antzeko kasuetarako baliatzen duen protokoloa martxan jarri zuela, eta horrek «behar bezala» funtzionatu zuela. Bestalde, xehetasun guztiak dituztenean, beharrezko neurri berriak aztertuko dituela nabarmendu dute udaletik

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide