- Ondasun Higiezinen Zerga %2,1 igoko da.
- Etxebizitza hutsak. Zerga berezia izango dute, %100ekoa. Etxe hutsak zein diren definitzeko ordenantza bat argitaratuko du Orioko Udalak.
- Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. KPI adina igoko da.
- Ibilgailuen zerga. KPI adina igoko dute.
- Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga. Izoztu egingo dute.
- Iturriaga Jauregiko prezioak. KPI adina igoko dituzte.
- Azurza etxeko apartamentuen prezioak. Izoztu egingo dituzte.
- Herriko lokal eta azpiegiturak erabiltzearen prezioak. Izoztu egingo dituzte.
- Udako TAO. Orduko 1,25 euroko prezioa izango du. Laugarren ordutik aurrera prezioaren %80 ordainduko da.
- Txu-Txu trenaren prezioa. 0,60 eurokoa izango da.
- Musika eskolako prezioak. KPI+ 2 puntuko igoera izango dute.
- Kiroldegiko tasak. Ikastaroak %7,5 igoko dira, eta abonoak %5.
- Garajeak. Karela eta Mendibeltz azpiko garajeen prezioak izoztu egingo dituzte.
- Hilerriko prezioak. Hilerrian lanak egingo ditu Orioko Udalak eta %25 igoko ditu tasak. Nitxoen eta panteoien esleipena KPI adina igoko da.
- Hondakinen zerga. Erabiltzaile txikiek KPI gehi 5 puntuko igoera izango dute. Erabiltzaile handiek KPI gehi 7 puntu. Elkarte gastronomikoei metro koadro kopuruaren araberako tasak aplikatuko zaizkie.
- Uraren zerga. 2014ko urtarriletik aurrera etxebizitza bakoitzean erroldatuta dauden pertsona kopurua kontuan hartuko da ur kontsumoa kalkulatzerakoan.