Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azaroaren 1ean, Santu Guztien Egunean, Aiako Apaizetxea baserriak su hartu zuen 19:30ak inguruan. Altzola auzoko elizaren ondoan dago baserria eta ustez tximinia inguruan sortu zen sutea. Sutearen ondorioz ez zen zauriturik izan, sutea gertatu zenean pertsona bakarra baitzegoen baserriaren barruan eta suhiltzaileek onik atera baitzuten.