51 pertsona aurkeztu dira Ipar kaleko etxearen birgaitzeko lan brigadetara. Une honetan udal langileak aurkeztutako dokumentazioa aztertzen ari dira, irizpide sozioekonomikoak aintzat hartuz ebazpena emateko. Besteak beste, datozen egunetan nortzuk elkarrizketatu erabakiko dute. Elkarrizketa horiek ostegunean bertan egingo dituzte elkarrizketa horiek.
Zarautz Ehuntzen planean aurreikusi bezala, lan brigadak osatuko ditu udalak herritar langabetuekin. Langabezian dauden pertsonei "arnasaldia" ekarriko dien enplegu aukera eskaini eta gazteentzat lan mundura jauzi egiteko esperientzia bildu asmoz, lantegi eskolak antolatuko dira urtero herrian zein eskualdean. Horrekin, bertan parte hartuko duten herritarrei lana eskaintzearekin batera, udal azpiegiturak berrituko dira, hauei ahalik eta erabilera egokiena emateko gero.
Ipar kaleko 5. zenbakiko etxebizitza bat birgaituko dute hala, eta horretarako aldi baterako bost langile kontratatu. Hain zuzen, igeltsero, zurgin, iturgin eta elektrikari bana kontratatuko dituzte lan horretarako, eta eta hiri inguruneetan eta espazio publikoetan irisgarritasuna hobetzeko lanak egiteko, berriz, beste igeltsero bat.