Asteazkenean aurkeztuko dute Jexuxmai Lopetegiren azken lana, Zarauzko Modelon

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 4a

Jexuxmai Lopetegi bakarlari zarauztarra. Aritz Mutiozabal Asteazkenean arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko dute Errekan gora diskoa, Jexuxmai Lopetegi zarauztarren azken lana. Aritz Mutiozabal izango du musikariak bidaide, eta lanaren nondik norakoen inguruan jardungo dute biek, Modelo aretoan. Ostiralean, berriz, bere taldearekin kontzertua eskainiko du areto horretan, 20:30etik aurrera. Sarrerak bost euro kostako du eta emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik jarriko dituzte salgai, lehiatilan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide