Zazpi artisten lanak izango dira ikusgai Zarauzko dendetako erakusleihoetan

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 4a

Murkil Zarauzko Dendarien Elkarteak bederatzigarren Ikusi Arte erakusketa antolatu du Kultura Saila eta Xpressionk plataformaren laguntzarekin. Ildo horretatik, artea herriko dendetako erakusleihoetan egongo da ikusgai azaroaren 1etik 17ra. Zazpi artistek 60 dendatan baino gehiagotan haien pinturak erakutsiko dituzte,  Astelehena Taldea, Jon Jauregi, Juan Mari Iturralde, Juncal Aguirre, María Altuna, Sergio de la Fuente eta Urko Ugarterenak, hain zuzen. Aurtengo irabazleak Torre Luzeako aretoan bere lanaren banakako erakusketa egiteko eskubidea izango du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide