Zarauzko Arraio Irratiaren udazkeneko programazioa martxan da dagoeneko. Aurreko urtekoarekin alderatuz "berritasun gehiegi" ez dituen arren, izango dira zenbait. Aipagarriena, Arraiok berak ekoiztutako
Bolloenea saioa. Hilean behin eskainiko dute, Atalka saioaren barruan. Ostegunetan, 21:00etatik aurrera "uhin feministak jaurtiko" dituzte, hala.
Arrosa sareko irratsaioekin jarraituz, badira beste zenbait saio berri. Astelehenetan esaterako, heavy eta metalari tarte egingo diote, Antxeta Irratiko
Metal Garraxia eta Aiaraldea
FMko Metalurgia saioekin.
Ostegunetan berriz, hiru saio berri izango dira entzungai:
RZ-ak,
Taupadaz taupada eta
Klioren Basoak. Hauek ere Aiaraldea FMkoak dira.
Bestalde, antena berriaren instalazioa amaitzen ari direla jakinarazi dute eta laster Zarauztik kanpo ere entzun ahalko dela. Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek
Arraioren webgunea bisitatu dezakete.