Ikuskizun ederra eskaini zuten Gipuzkoako Kayak Surf Txapelketan, ostiralean. Sergio Moreno
Ostiralean ikuskizun ederra eskaini zuten Gipuzkoako Kayak Surf Txapelketako parte-hartzaileek Zarautzen. Lau metro inguruko olatuetan lehiatu ziren, Open zein nesken mailan. Bizkaiako zein Gipuzkoako kirolariak hartu zuten parte, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, zarauztarrak izan ziren nagusi.
SAILKAPENA:
Open (kayak motzak)
1. Edu Etxeberria
2. Julen Arrizabalaga
3. Xabi Olano
Open (kayak luzeak)
1. Xabi Olano
2. Odei Etxeberria
3. Hodei Crujeiras
Neskak (kayak motzak)
1. Garazi Iturralde
2. Enara Ibarburu
3. Teresa Carranza
Neskak (kayak luzeak)
1. Garazi Iturralde
2. Teresa Carranza
3. Olatz Garmendia