Argazki galeria: Mosaiko erraldoia Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 4a

Mosaiko erraldoia Zarauzko hondartzan. EHE Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatuta, atzo mosaiko erraldoia egin zuten Zarauzko hondartzan herritarrek, "estatuaren mehatxuen" aurrean udalari babesa agertzeko. Espainiako abokatuak helegiteak jarri ditu Zarauzko zein beste 35 udalen hizkuntza irizpideen kontra. Hori salatzeko, ehunka herritar bildu ziren "Etxetik udalera, euskaraz aurrera!" lelopean. Ondoren, kalejira egin zuten Lege Zaharren Enparantzaraino. Bertan jai giroan hamaiketakoa egin zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide