Kirol merituari brontzezko domina eman diote Oier Aizpuruari

Karkara.eus 2013ko azaroaren 4a

Gaur egun Orio Arraunketa Elkarteko arraunlaria denari, piraguismoan lortutako dominengatik eman diote saria

Badira urte batzuk Oier Aizpurua zumaiarra Orio Arraunketa Elkartean dabilenetik. Ordutik piraguismoa utzita duen arren, piraguan ibiltzen zeneko lorpenengatik kirol merituari brontzezko domina eman diote Kirolaren Goi Kontseilukoek.

Aizpurua lau aldiz munduko txapelketan domina lortua da K-4an eta Manuel Bustorekin beste 4 aldiz jarraian munduko txapelduna izan da maratoian. Ordutik hona Orion dabil arraunean eta, bigarren txalupan hasi bazen ere, lehenengoan irabazita du bere tokia.

Arrauneko fitxaketak
Fitxaketa garaia izaten da irailetik urria bitartekoa arraunean. Aurrekoan Mikel Orbañanosek beste lau urtez Hondarribian jarraituko zuela esan genizuen. Beste hiru oriotar ere kanpoko tostetan arituko dira datorren urtean. Igor Agirregomezkorta Xoxua, Manuel Lasarte eta Mikel Portularrume Portugaleten izango dira datorren denboraldian.

Hala, zazpi oriotar izango dira Jarrillera ontzian arraunean datorren urtean. Hiru horiez gainera, Aitor eta Joxean Olaskoaga, Jon Iriondo eta Urko Redondo izango baitira bertan.

Oriori dagokionez, Iñaki Errasti Aginagako arraunlaria bueltan etorriko da urte batzuk han eta hemen eman eta gero. Baina, harekin batera, Iñaki Elortza, Anartz Larrea eta Miguel Angel Millares ere Mirotzan arituko dira. Larreak duela bi urte utzi zion arraun egiteari, baina arraunlari propioa izango da, izan ere Orion urte batzuk eman zituen aurretik. Millaresek trainerua utzita zuen baina Orion zebilen aulki mugikorrean jo eta su.

Iñaki Elortza da aurpegi berri bakarra. Itziartarra izatez, Zumaian hasi zuen bere ibilbidea eta azken lau urteak Santurtzin eman ditu. Lau arraunlari berri tokia irabazteko lanetan izango dira iazko taldean. Bi baja baino ez dira izango; Endika Uranga eta Xabier Ostalazarena. Bigarren honek Zumaiako tostetan egingo du arraun datorren urtean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide