Irudietan: Isidoro Unzuetaren oroimenezko eskolarteko kros txapelketa

Aritz Mutiozabal 2013ko azaroaren 3a

Zarautz Kirol Elkarteko atletismo atalak antolatuta, Isidoro Unzuetaren oroimenezko eskolarteko kros txapelketa jokatu dute gaur goizean. Abendaño industrialdeko zelaigunea lasterketarako eremu bihurtuta, eta eguraldia lagun, alebin, benjamin eta infantil mailako neska-mutil andana elkartu da korrika egiteko asmoz. Baita guraso eta kirolzaleak ere. Parte -hartzaile gehienak zarauztarrk baziren ere, Gipuzkoa osoko ordekaritza izan du probak: Hernani, Urnieta eta Oñatitik etorri dira, besteak beste. Sariak eta indarrak berritzeko freskagarriak banatzen, ohi bezala, Unzueta beraren seme-alabak eta bilobak aritu dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide