Espainiako bandera udaletxean jartzearen aurka atzo Azkoitian elkarretaratzea (Ane Olaizola)
Espainiako bandera udaletxean jartzeko "inposaketaren" kontra elkarretaratzea egin zuten atzo (osteguna) Azkoitian. Dozenaka lagun bildu zen,
Inposaketarik ez, guk geureak lelo hartuta.
Aste honetan jakinarazi du Azkoitiko Udalak Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren aginduz Espainiako bandera jarri beharko duela udaletxean datozen egunetan. Kanpoaldean eta pleno aretoan jarri beharko dute bandera, “ezinbestean eta inposatuta”.