Datorren ostegunean, azaroaren 7an, hasiko da martxan Orioko bertso eskola. Errikotxiak beste urtebetez lanean jarraituko du bertsotan ikasteko grina dutenekin.
Aurten, gainera, Iturbide kaleko lokala utzi eta Kosta Tailerrera jaitsiko dira bertsozaleak. Iluntzeko 19:00etan izango dira saioak eta aurten Ibai Esoain izango da gidaria.
Bertsotan jarduteko gogoa duten bertsozale guztiei gonbita luzatzen diete Errikotxiakoek.