Mikel Agirrezabalaga: "Aldaketa handia izan da, eta kostatzen ari zait"

Aritz Mutiozabal 2013ko urriaren 31

Azken bi denboraldiak Bartzelonan aritu ondoren, haizez aldatu eta Bielorrusiako Minsk-eko Dinamorekin egin du fitxa Mikel Agirrezabalagak (Zarautz, 1984). Zer nolako balorazioa egiten duzu Bartzelonako azken egonaldiaz? Egia esan, oso gustura egon naiz Bartzelonan. Rutenkarekin bikote ona egiten nuela uste dut. Argi zegoen partida zailetan hark nik baino gehiago jokatuko zuela, baino ligan minutu asko izan nituen joan den denboraldian, eta talde barruan nire papera ondo bete nuela iruditzen zait. Nikola Karabatic-en fitxaketak, ordea, zure irteera bultzatu du,  eta ondorioz Bielorrusira jo duzu. Espainiako eskubaloiaren egoera ekonomikoak ere erraztu egin al du atzerrira ateratzera? Bai, halaxe izan da. Herrialde bateko egoera  ekonomia gaizki dagoenenean argi dago arlo guztietan eragiten duela, baita kirolean eta eskubaloian ere. Pena da, baina horrela daude gauzak. Alberto anaiak iaz egin zuen jauzi Europara, Esloveniara. Hark ere animatu al zaitu? Alde batetik, bai. Egia da erabaki hartzea oso zaila izan dela niretzako, familia guztia mugitu behar nuelako nirekin. Nire emazteak ere lagundu ninduen erabaki hau hartzera, baita familiak ere. Zer moduz zoaz ohitzen taldera eta bertako jokora? Taldea eta jokalariak ezagutzen nituen, eta pixkanaka-pixkanaka gero eta gusturago ari naiz jokatzen. Hala eta guztiz ere, aldaketa handia izan da, eta kostatzen ari zait hango jokora moldatzea. Eta bizitoki berrira? Hizkuntza, giroa, bizimodua.. Dena egingo zaizu ezberdina. Ez al duzu herriminik? Beti izaten dut herrimina... 2002­tik nago etxetik kanpo, eta urteak pasa ahala gogo gehiago dut etxera bueltatzekoa. Are gehiago une hori heltzen denean, gainera. Minsk hiria egia esan ondo dago, bano bertako kultura oso desberdina da. Baita haien pentsakera ere. Hango hizkunza ikasten ari naiz. Konplexua den arren, nire helburuetako bat aurten errusieraz hitz egitea da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide