Anaitasun europarra

Aritz Mutiozabal 2013ko urriaren 31

Mikel Agirrezabalaga Minsk-eko Dinamorekin sartutako gola ospatzen Asobal ligak ez du egoera go­zoa bizi maila ekonomikoari erreparatuz gero, eta hainbat jokalarik Espainiatik kanpo bilatu behar izan du etorkizuna, Europako beste liga batzuetan. Kapaxko-tarrek, Alberto eta Mikel Agirrezabalaga anaiek, erabaki hori hartu dute. Ondorioz, bata Hun­garian ari da jokatzen aurten, eta bestea Bielorrusian. Biak ala biak oso gustura daude, nahiz eta etxetik milaka kilometrotara egon, eta oraindik bizimodu eta bizitoki berrira egiten ari diren. Albertok iaz eman zuen jauzia atzerrira. Gaur egun Hungariako Csur­­go taldeko jokalaria bada ere, aurreko denboraldian Esloveniako Trimo Trebnje taldean aritu zen. Duela bi urte Iruñeako San An­tonion denboraldi polita osatu on­doren, atzerrira jo­tzeko gogoa piztu zitzaion, baina ez zuen eskaintzarik jaso. Espai­nia­ko talde batek interesa jarri zuen beregana, baina hura ere ezerezean geratu zen, taldeak diru arazoak zi­tuelako eta proiektuaren etorkizun ko­lokan geratu zelako. «Iazko ekainean Carmen Martin neskalaguna bere talde berriarekin (Es­loveniako RK Krim Mercator) harremanetan jarri zen nire egoerari konponbidea bilatze aldera, eta haiek Es­loveniako laugarren talde onenarekin jokatzeko aukera eman zidaten, baina musutruk. Asobal Ligaren egoera ikusita, eta atzerrian beste au­kerarik ez nuela, Es­love­niako abenturan murgiltzea erabaki nuen. Az­ken finean, nire jokoa erakusteko». Trimo Trebnje talde «xumea» eta «herrikoa» dela nabarmendu du. «Ni salbu, ez zuten atzerritarrik; 14 jokalaritik 12 herrikoak bertakoak ziren. Hala eta guztiz ere, talde sendoa bilakatu ginen, eta titulurik irabazi ez arren, sailkapeneko lehen hiru sailkatuen aurka zenbait garaipen eta berdinketa lortu genituen». Kontratua eten Azken bi denboraldiak Bartzelonan jokatu eta gero, haizez aldatu eta Bielorrusia aldera jo du Mikelek. Erabaki konplexua, baina aldi berean gustukoa izan dela dio anaia nagusiak. «Egia esan ez da batere erabaki erraza izan honaino etortzea, baina Espainiako ligan gauzak dauden moduan ikusita, beste aukera eta bide batzuk hartzeko momentua zela iruditu zitzaidan». Hainbat eskaintza jaso bazuen ere, Minsk-eko Dinamorekin egin dut aurten fitxa. «Txa­peldunen Liga jokatuko zuen talde batera joan nahi nuen, hori baizen nire baldintzetako bat. Era berean, arlo ekonomikoari ga­rran­tzi­a eman diot; izan ere, konturatzen garenerako gure kirol ibilbidea bu­ka­tu da. Gainera, behin etxetik atera behar banuen, berdin zitzaidan 1.200 kilometrotara eizan do 3.000 kilometrotara», dio Mikelek. Berez, 2014ra arte zuen kontratua Bartzelonarekin, baina Nikola Ka­ra­batic jokalariaren fi­txa­ketak bultzatu zuen taldea uztera. «Nire lehenengo au­kera Bar­tzelonan gelditzea zen. Mun­duko klubik onena da, dudarik gabe. Entrenatzaileak, ordea, Kara­ba­tic zetorrela eta ez nuela jokatzeko aukera handirik izango esan zi­dan. Azkenean akordio batera iri­tsi nintzen klubarekin, eta kontratua eten genuen». Eslovenian zebilela, inguruko he­rrialdetako ligei arreta jartzen ziela onartu du Albertok. Hala, «Csurgo taldea eskuin hegaleko jokalari ba­ten bila zebilen, eta nire agenteak ni eskaini ninduen. Taldeak erreferentziak eskatu zituen, eta Eibarreko Arrate taldeko entrenatzaile ohi Viktor Debre hun­gariarrak informe oso onak eman zizkion nitaz. Beraz, Esloveniako ligan jokatzen ikusi ondoren, etaViktorren iritzia jasota, eskaintza egiteko prest agertu zitzaidan». Anaia gazteak adierazi duenez, «ilusio handiz» hartu nuen proposamena, eta egun oso pozik dago hrtutako erabakiarekin. «EHFko kopa jokatzeko aukerak, eta Hun­ga­riako ligako hirugarren talde onenarekin aritzeak asko erakar­tzen ninduen. Denboraldia nahiko ongi hasi dugu, eta aurreikuspenak betez goaz». Edonola ere, urte batera bakarrik baino ez du sinatu. «Na­hiago dut zuhur jokatu. Au­rrena non sartzen naizen eta gauzak nola joaten zaizkidan ikusi nahi dut, eta hortik aurrera niretzako erabakirik aproposena dena hartu», nabarmendu du Albertok. Alberto Agirrezabalaga jaurtiketa batean, Csurgo taldearekin. Pistan erakutsi beharrekoa Mikelek hiru urterako sinatu du Dinamorekin. «No­la­na­hi ere, urte bakoitzaren bu­kaeran hitz egin behar dugu. Ez dut lotuta egon nahi denbora luzez, batez ere jakin gabe gustura egongo naizen». Zaleek ongi hartu dutela dio, baina ez daki «izar bezala» iritsi den taldera. «Hori pistan erakutsi beharreko gauza da». Albertok ere harrera beroa jaso du Hungariako jarraitzaileen aldetik. «Nik ehuneko ehuna ematen dut partida guztietan, eta hori asko gustatzen zaie». Hungarian, futbol talde na­barmenik ez badute ere, herrialdeko lehen kirola da. Baina eskubaloia ere asko bizi dute. «Har­mailak beti daude beterik. Eskubaloi jokalariak oso famatuak dira. Bi kirolak parekatu samar daude ikusleei eta jarraipenari dagokienez. Diru kontutan sartzen bagara, ordea, ez da horrelakorik gertatzen». Bi anaiek aurretik ezagutzen zuten beren egungo taldea. «San Anto­nio­rekin jokatu nuen azken urtean, taldekide batek hitz egin zidan taldeaz. Hau da, bazela Hungarian talde berri bat, proiektu sendoarekin, eta jokalari on asko erosteko asmoarekin», dio Albertok Csurgori bu­ruz. Mikelek, aldiz, aurrez aurre ezagutu zituen bere egungo kideak. «Iaz Di­na­moren aurka neurtu nituen indarrak Bartzelo­narekin, Txa­pel­­du­nen Ligan. Be­raz, jakin ba­nekien nora nentorren jokatzera». Talde eta jokalari onak dituztela uste du Mikelek. Hala eta guztiz ere, Bielorrusiako jokamoldera ohitzea kostatzen ari zaiola onartu du; beharbada, Asobaleko baino fisikoagoa delako, eta ez horren taktikoa. «Ez da ondoen datorkidan jokoa, baina egokitu beharra dago liga eta talde berrira. Pixkanaka-pixkanaka gusturago jokatzen ari baldin banaiz ere, aldaketa handia izan da». Hungariako jokoa ere ezberdina al da Asobalekoarekin konparatuta. «Asobal mailan taktikak ga­rrantzia handia du, eta zentzuz jokatzea da inportanteena. Hun­garian, eta Eslovenian ere, fisikoa da garrantzi gehien hartzen due­na lana egiterakoan. Berdin dio taldekidea bakarrik dagoen, berdin dio zenbat jokalariren gainetik jaurtiki baloia, berdin dio nola jokatu azkenean gola iristin baduzu. Espainian, aitzitik, logika erabil­tzea gustuko dute». Unean unekoa buruan Gauza asko lortu nahi ditu Al­bertok bere eskubaloia bizimodu­an, baina argi du pixkanaka-pixkanaka joan beharra duela. Orain­goz, unekoa du buruan. «Den­­bo­raldi ona egin nahi dut, eta talde berriarekin EHF kopako ligaxkarako sailkatu. Horrez gain, eta zailago ikusten du­dan arren, Hun­gariako final bat jo­ka­tzea gustatuko litzaidake, eta aukeran bikain jokatzen. Mai­la pertsonalean, osasun sendoa eta lesiorik gabekoa nahiko nuke eskubaloian geratzen zaizkidan urteetan». Mikelek anbizio handiagoko helburuak ditu: Bielorrusiako liga eta kopa irabaztea, eta Txa­pel­dunen Ligan ere aurrera egitea. «Baino hona etortzearen nire helburuetako bat Espainiako selekziora bueltatzea da. Minutu gehiago jokatuz gero, errazago izango zait berriro ere nirekin kontatzea. Dena dela, momentuz nahikoa dut hemen ondo jokatzearekin. Selek­ziora bueltatzea horren ondorioa izango litzateke».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide