Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ahoko Osasunaren Astearen baitan, astelehenean eta asteartean aho azterketak egingo ditu Gipuzkoak Haginlarien Elkargoak Zarautzen. Munoan izango dira unitate ibiltaria jarriko dute 10:00etatik 13:30era eta 15:30-20:00 bitartean, eta bertaratzen direnek euren ahoen egoeraren berri jakin ahalko dute, doan. Hortzak zein hortzoiak aztertuko dituzte dentistek. Santa Ana egoitzan ere izango dira, azterketak egin eta bertako langileak hezteko.