Zarauzko Udalak Ainhoa Muruaren "ahalegina" zoriondu du

Urola Kostako Hitza 2013ko urriaren 31

Udal ordezkariak Ainhoa Muruarekin atzo. Zarauzko Udalak  Ainhoa Murua zoriondu du Zarautz eta zarauztarren "izena ona" munduan zabaltzeagatik. "Muruak, bere ahalegin, sakrizio eta lanarekin, zarauztarren baloreak ezin hobeto ordezkatzen ditu. Berak eguneroko lanarekin emaitzak lortzen direla erakusten digu". Hori dela eta, eskerrak eman dizkio "jende askorentzat eredu" delako. "Bai kirolari gazte askorentzat,  baita behetik gora lan egiten dutenentzat, kirolean eta gizarte esparru anitzetan". Egindako lana eta lorturiko emaitzak aitortuz— Munduko Kopako Kolonbiako proba irabazi zuen pasa den astean—, Zarauzko Udalak lore sorta bat oparitu zion atzo.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide