Udalak aukeratu ditu aldi baterako ofizial-igeltseroa eta peoia

Karkara.eus 2013ko urr. 31a, 09:45

Atzo, urriaren 30a, egin zuten publiko erabakia

Urriaren 10a baino lehen aurkeztu ziren Orioko Udalak aldi baterako eskaini zituen bi lanpostuetarako hautagaiak. Hogei egun beranduago, urriaren 30ean, Udalak erabaki du zein izango diren 5 hilabeterak...

Atzo, urriaren 30a, egin zuten publiko erabakia

Urriaren 10a baino lehen aurkeztu ziren Orioko Udalak aldi baterako eskaini zituen bi lanpostuetarako hautagaiak. Hogei egun beranduago, urriaren 30ean, Udalak erabaki du zein izango diren 5 hilabeterako kontratatuko dituztenak.

Ofizial-igeltsero lanpostua Antonio Sarasua Lizasok eskuratu du eta peoi lanpostua Luis Erkizia Salegik. Horiek ezezkoa emanez gero, Sergio Librada Estevez eta Ibon Urbieta Zufiria dira ordezkoak.

Herria txukuntzen
Azkenaldian herrian lan txikiak egiten ari da Udala. Besteak beste, plazako lurra txukuntzen ari da brigada. Galtzada-harrien tarteak pikatu eta berriz ere zementuz betetzen ari dira, lau-lau utziaz, estropezu egiteko arriskua kenduta.

Horrez gainera, brigadak abeslari kaleko Ikastolarako pasabidea oinezkoentzako jartzeko lana egin du. Bestalde, eta brigadatik kanpo, arrantzale kaleko bigarren tuneleko lanak hasi dituzte. Azaroa bukaerarako amaitu nahi dituzte lanak eta bukatzean lehenengoaren itxura hartuko du. 

Bukatzeko, Nahikari eta Kaioa dendak lotzen dituen tunelaren zoruko garbiketa-lanak egin zituzten atzo.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide