Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Putzuzulo Gaztetxearen zortzigarren urteurrena dela-eta, Arraio Irratiak azaroaren 9an, datorren larunbatean kuña ikastaro irekia eskainiko du, 11:00etatik aurrera gaztetxean bertan. Ikastaroa norbanakoei eta, batez ere, Zarauzko eragileei zuzenduta dago; antola ditzaketen ekimenen publizitate moduan irratia tresna gisa ibiltzea interesgarria izan daitekeelako.
Horrekin batera, Kuña Leihaketa egingo dute eta hainbat sari banatu. Helburua Arraio Irratia herritarrei gerturatzea da, aurrerantzean, erreminta propio bezala erabil dezaten. Gaia librea izango da, eta gehienez minutu bat iraun beharko du. Ahuntzaren Gauerdiko Eztula saiorako kuña proposamena izan daitekeela gaineratu dute antolatzaileek.
Argibide gehiago bihar Atalka saio berezian emango dituzte, gaueko 21:00tatik aurrera.