Kirolaren Goi Kontseiluaren brontzezko domina jaso dute Oier Aizpuruak eta Ainhoa Muruak

Urola Kostako Hitza 2013ko urriaren 30a

Oier Aizpurua, brontzezko dominarekin eta Orioko arrauneko elastikoarekin [Sasoian.info] Espainiako Gobernuko Kirolaren Goi Kontseiluaren eskutik brontzezko domina jaso dute Oier Aizpurua arraunlari eta piraguista ohiak eta Ainhoa Murua triatletak. Kirolaren Goi Kontseiluaren ekitaldia atzo egin zuten Madrilen, eta Estatuko hainbat kirolariren lana onartu zuten. Bestetik, Muruari harrera egingo dio Zarauzko Udalak bihar 13:30ean, aurreko astean Munduko Kopako proba bat irabazi zuelako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide