Zortzigarren edizioa du aurten Aiako Argazki Lehiaketak. Santio Erreka eta Andatza auzoetako irudiak izan behar zuten lehiaketara aurkeztutakoak, eta, orain, jendaurrean jarrita dituzte datorren azaroaren 3a arte Kultur Etxean.
Argazkiak ikusi nahi dituztenek honako ordutegian egin beharko dute:
- Astelehen eta asteazkenetan: 17:30etik 19:00etara
- Astearte eta ostegunetan: 9:00etatik 12:15era
- Ostiraletan: 9:00etatik 12:15era eta 15:30etik 18:30era
- Azaroaren 1ean eta 3an –jai egunak–: 11:30etik 13:30era
Behin erakusketa ixten denean, herritarrek emandako iritziaren arabera banatuko dituzte 8. argazki lehiaketako sariak.