Aiako mendizale bat erreskatatu zuten San Donato mendian

Karkara.eus 2013ko urriaren 28a

Urriaren 25ean gertatu zen ezbeharra Andiako mendizerran

45 urteko I.A.A. mendizale aiarra erreskatatu behar izan zuten GREIMek –Grupo de Montaña de la Guardia Civil– aurreko ostiralean, urriaren 25ean, San Donato mendian –Sakanan, Nafarroan–.

Mendizalea 3 metroko zabalerako zulo batetik behera erori zen goizeko 11:00etan. Erreskateak 5 ordu iraun zuen, arratsaldeko 16:00ak aldera arte eta oso konplikatua izan zen, izan ere GREIMekoak 80 metroko jaitsiera bat egin behar izan zuten mendizalearengana iristeko.

Mokorrean eta bizkarrean hainbat traumatismo zituela helikopteroz eraman zuten Nafarroako ospitalera eta bertan ospitaleratu zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide