Ainhoa Muruak Munduko Kopako proba bat irabazi du lehen aldiz

Aritz Mutiozabal 2013ko urriaren 28a

Ainhoa Murua helmugaratzen. Sasoian.info. Munduko Kopako proba bat irabazi zuen atzo lehen aldiz Ainhoa Murua triatleta zarauztarrak. Kolonbiako Guatape hirian lortu zuen balentria, eta modu biribil horretan amaitu du denboraldia Muruak. Igeriketako zatian buru jarri zen Yuka Satorekin eta Celine Schaererrekin batera, eta txirrindularitzako zatia hirukote gisa hasi bazuten ere, bost laguneko tropelean bukatu zute. Korrika irteten lehena izan zen zarauztarra, atzetik Mateja Simic eta Charlotte Morei zituela. Bi horiek estutu egin bazuten ere, Muruarentzat izan zen garaipena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide