Urtarrilera atzeratu diete Corrugadosekoei epaiketaren data

Nerea Uranga 2013ko urriaren 28a

Gallardo Taldeak Corrugados Azpeitiarako eta Lasaorako aurkeztutako kaleratzeen Lana Erregulatzeko Txostenaren gaineko epaiketa urtarrilaren 27-28ra atzeratu dute. Berez, bihar (asteartea) egitekoa zen Madrilen Espainiako Auzitegi Nazionalean, baina enpresaren proba dokumental batzuk aztertzeko denborarik ez du izan epaileak, eta hiru hilabetez atzeratu dute. "Guk ezer gehiagorik ez dakigu, Madrilera joateko prestaketak egiten ari ginela jaso dugu atzerapenaren berri", esan du Imanol Larrañaga Corrugados Lasaoko Enpresa Batzordeko kideak. "Itxoitea besterik ez zaigu gelditzen; hilabete balitz beno, baina hiru hilabete atzeratzea...", adierazi du Esteban Kanpos Corrugados Azpeitiakoak. Gallardok, Lana Erregulatzeko Espedientearen bidez Corrugadoseko Azpeitiko lantegitik langile denak kaleratu zituen eta enpresa itxi. Lasaokotik, berriz, 68tik 38 langile utzi zituen kalean. Lasaon lanik ezin eginda daude egunotan, materialaren faltan. Hala ere, aste honetan edo datorrenean materiala jasoko dutela uste dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide