Asier eta Gorka Puertas anaiek arrauna uzteko hartu zuten erabakiaren berri eman genizuen 342. Karkaran. Erreportaje hartan anaien osabak, Mikel Orbañanosek, zer egingo zuenaren zain ginela ere kontatu genizuen.
Bada, aurreko astean eman du bere erabakiaren berri: beste lau urtez jarraituko du Hondarribian. Dagoeneko 12 urte daramatza Bidasoaldeko elkartean Orbañanosek, eta konpromisoa beste lau urterako luzatuta, oso entrenatzaile gutxik egin duten zerbait egingo du: klub bakar batean 16 urtez entrenatzaile karguan egotea.
Arraun denboraldia bukatu da eta mugimenduen garaia izaten da orain. Laster jakingo dugu hango eta hemengo berri eta gure arraunlarien etorkizuna non izango den.