Jende ugari izan zen zapatuan plazan, VIII. Ardo Egunaren baitan. Bost euroren trukean bost ardo edateko aukera izan zuten bertaratutakoek, eta 23 upategitako ardoak dastatzeko aukera eduki zuten. Ordubata ingururako plaza jendez lepo zegoen, eta Gaixo eta Elbarrituen Aisialdi Taldekoek eta inguruetako hainbat gaztagilek pintxoak banatu zituzten. 14:00ak inguruan, gainera, Tuba Jaialdiko parte hartzaileek hainbat abesti jo zuten plazan.