Aurtengo berrikuntzarik handiena horixe izango da, antolatzaileen esanetan.
Zarautz Rugby Taldeak kudeatuko du Mobi Bike guneko taberna, eta
Aspanogirekin elkarlanean, bazkariak "modu onean" ematea erabaki dute. "Bertaratzen diren guztiek, prezio egokian, paella jateko aukera izango dute, eta harrera ona izatea espero dugu", azaldu dute. Kiroldegi parean, Klabelinsoro kalean izango da herri bazkaria.