Muxikoak izango dira igandean Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2013ko urriaren 24a

Muxikoak izango dira igande honetan, Zarautzen. Alaken taldeak hartuko du parte ikuskizun horretan: Jose Inazio Elias ariko da txirula jotzen eta Jesus Mari Begoña pianoa, Izar Begoñak eskusoinua eta Josu Arrutik atabala joko dituzte. Bestalde, Goizane Arregi ariko da urratsak ematen. Eguerdiko 12:00etan hasiko dute jardunaldia, Musika Plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide