Unai Igartua KMK13ko koordinatzailea, Junkal Martinez bere senarrarekin eta Ford Easoko Jon Tolaretxipia.
Urriaren 7an zozketatu zen Kilometroak 2013ko Ford autoa eta 056.753 zenbakia izan zen irabazlea. Boletoa Orioko ikastolako ikasle Joana Gonzalezek saldu zion bere amonari Junkal Martínezi, beraz Kilometrotako autoa Oriora etorri da. Aste honetan bertan eman dio saria KMK13ko koordinatzaile Unai Igartuak Junkal Martinezi.