sasoian.info
Erremonteko 43. Binakako Txapelketan parte hartuko duten erremontistak, aurkezpenean
Asteburu honetan hasi eta abenduaren 21a bitartean, Erremonteko 43. Binakako Txapelketa jokatuko dute sei bikotek. Parte-hartzaileen artean Jon Juaristi zarauztarra ariko da, Barrenetxea IV.a lagun duela. Hasieran ligaxka bat jokatuko dute denek denen aurka, eta sailkapeneko lehen lau bikoteak finalerdietara sailkatuko dira. Juaristi txapeldunordea izan zen duela bi urte, Lizaso bikotekide zuela.