Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo, Getarian, langile bat lan istripuan hil zela eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak honako hau adierazi du:
1.Gipuzkoako Foru Aldundiak bere samina adierazi nahi du, eta elkartasuna helarazi nahi die hildakoaren senitarteko, lagun zein lankideei.
2. Argi adierazi nahi du lan osasunari lehentasuna emango dion lan harreman eta prebentzio eredu berria sortu behar dugula, eta eredu horrek lan duina eta segurua izan behar duela ardatz. Horretarako, ezinbestekoa da gizarte eta ekonomia arloko eragile guztiek eta administrazio publikoek batera eta norabide berean jardutea.
3. Egiturazko arazo honi aurre egiteko, funtsezkoak dira prebentzioa, prestakuntza eta lan segurtasun eta osasunaren kontrako delituen jazarpena. Norabide horretan lan egin behar dute, hain zuzen ere, gizarte eta ekonomia arloko eragileek eta erakunde publikoek.
4.Enpresei dei berezia egin nahi diegu lan segurtasun eta osasunari buruzko araudia zorrotz bete eta betearaz dezatela.
5. Lan prebentzioaren kultura bere langileen artean eta, oro har, gipuzkoar guztien artean zabaltzeko eta lan istripuei segimendua egiteko konpromisoa du Gipuzkoako Foru Aldundiak.