Langile bat hartuko du Getariako Udalak bost hilabeterako

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2013ko urriaren 24a

Getariako Udalak herrilanetarako langile bat kontratatu nahi du, lanaldi osoan eta bost hilabeterako. Gipuzkoako Foru Aldundiak enplegua sustatzeko udalerriei eman dien diru-laguntza erabiliko du Getariako Udalak langile hori kontratatzeko. Lan eskaintzaren kudeaketa prozesua Lanbidetik bideratuko dute; Lanbidek aukeratuko du langilea oinarri arautzaileek proposatutako irizpideen erabera. Lan eskaintzan parte hartzeko eskatzaileek Getarian erroldatuak izan beharko dute, Lanbiden inskribatuak egon beharko dute, euskaraz jakin beharko dute eta B-1 gidabaimena izan beharko dute. Horretaz gain beste zenbait faktore ere kontutan hartuko dituzte lanpostua esleitzerakoan. Besteak beste, hautapen data aurreko urte betean langabezia laguntza edo prestazioa amaitu izana, eskainitikako lanpostuari egokitzen zaizkon ezagupenak edo lan trebetasunak izatea. Gainera, eskaitzaileen egoera eta beharrak ere kontutan hartuko dituzte aukera egiterakoan; ardurapean mendeko pertsonak izatea edo familia izatea esaterako kontutan hartuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide