Langileak Igerain errekako eremu batzuk garbitzen
Duela bi aste Zarautz Ehuntzen egitasmoa aurkeztu zuen Udal Gobernuak, herritarren bizikalitatea hobetzeko 100 planez osatutako proiektua. Horiek 2016a bitartean burutzeko konpromisoa hartu zuten eta horretan dabil lanean. Hain zuzen, 26. plana, Igerain eta Astierreka erreken garbiketa egiten ari da dagoeneko, Uraren Euskal Agentziarekin elkarlanean. Aste honetan Igeraineko eremu batzuk garbitu dute, eta hurrengoan Astierreka garbitzen jarraituko dute.
Herritarrek urte askoan egindako eskari bati erantzuna ematen ari da hala udala. Erakundearentzat Astierreka garbitzea "beharrezkoa" da, "batez ere, etxebizitzetan arazorik gerta ez dadin gerora". Horrek nekazariei onura ekarriko die, gainera. Igeraini dagokionez, errekaren "izaera zaindu eta ingurumenari bere balioa emateko" beharra ikusi du udalak.
Langileak Igerain errekako eremu batzuk garbitzen