Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan duen Herritarrekin martxan ekimenaren baitan, Gipuzkoako garraio publikoa edota autobus zerbitzua hobetzeko asmoz, herritarren iritziak eta proposamenak biltzen ari da. Gaur zestoarrekin bilduko dira ekimenaren sustatzaileak ekarpenak jasotzeko, 19:00etan, udaletxean. Bilera irekia da eta nahi duten herritar guztiek hartu dezakete parte. Ekimenean iritzia emanez parte hartzeko beste bide batzuk ere jarri ditu Aldundiak: etxez etxe banatutako eskuorriak bete eta horretarako herrian edota autobusetan jarrita dauden gutunontzietan bota; edota, Internet bidez
Garraioa Hobetzen webgunean sartu eta galdetegia beteta.