Glual lantegiko langileek ere bat egin dute, Elkar-ekinek sustatuta, azaroaren 9an herrian
Azpeitian bizi eta lan, duintasuna herritarrentzat lelo hartuta deitutako mobilizazioarekin. Azpeitian herritarrek bizi duten egoera salatu eta «herri justu eta solidario bat aldarrikatzeko» manifestazioa egingo da egun horretan. Glual-eko beharginek mobilizazioari atxikimendua adierazteko Landetan, lantegiaren aurrean, elkarretaratzea egin eta egun horren harira ateratako manifestuari babesa adierazi diote.