Manifestaziora deitu ditu Librek herritarrak. Bilbon izango da, 17:30ean, Jesusen Bihotza plazatik abiatuta. Eskualdeko hainbat herritatik autobusak antolatu dituzte:
- Azkoitia. 16:00etan irtengo da autobusa Eroski txikiaren aurreko autobus geltokitik. Autobuserako izena Zakelan eman behar da.
- Azpeitia. Autobusa 16:00etan irtengo da Etxe Zuri aurreko autobus geltokitik. Autobuserako izena Orkatzen eman behar da.
- Zestoa. 16:00etan irtengo da autobusa Gurutzetik. Txartelak herriko tabernetan jarri dituzte.
- Zumaia. Hortz Klinikaren paretik aterako da autobusa, 16:00etan. Metron, Nikolen, Ilargin eta Inpernupe elkartean (barruan, taberna itxita dago bi astez) eman daiteke autobuserako izena.
- Zarautz. 16:00etan irtengo da autobusa Eguzki tabernaren aurretik. Izena Arranon edota Eguzki tabernan eman daiteke.