Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ohi bezala, preso eta iheslarien eskubideen alde plazak betetzeko ekimena egingo dute herritarrek. Izan ere, hilero bezala mobilizazioak egingo dituzte eskualdeko hainbat herritan, eta herritarrei dei egin diete bertan parte hartu dezaten: «Tantaz tanta denok batera itsasoa osatuko dugu».
Azkoitian 20:00etan elkartuko dira, eliza atarian, eta Azpeitian 19:00etan egingo dute elkarretaratzea, herriko plazan. Errezilen, berriz, 21:30ean bilduko dira Goiko Plazan, eta Zestoan, ohi bezala, 20:00etan egingo dute elkarretaratzea, plazan.
Kostan ere egingo dituzte mobilizazioak, Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian, hain zuzen ere. Getarian, Zarautzen eta Zumaian 19:30ean izango dira elkarretaratzeak, udaletxe aurrean, Gurmendi plazan eta Erribera kalean, hurrenez hurren. Orion, berriz, 20:00etan elkartuko dira, herriko plazan.