Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxan da berriro ere Emakumea arraunlari programa. Aurtengo ikasturtearen nondik norakoak azaltzeko bilera egingo dute ostegunean, kiroldegian 19:30ean. Arraunean lagun artea eta lehiarik gabe jardun nahi dutenek bertaratzera animatu dituzte. Baldintza bakarra bete beharko dute parte-hartzaileek: 16 urtetik gora izatea. Bestelako informazioa lortu nahi dutenek emakumeazae@gmail.com helbidera idatz dezakete.