Mutxiko Egunean izan dira zarauztarrak, Arrangoitzen

Urola Kostako Hitza 2013ko urriaren 21a

Pasa den urriaren 13an  35. Mutxiko Eguna ospatu zen Arrangoitzen (Lapurdi). Euskal Herriko alde askotako jendea bertaratu zen eta frontoia bete. Urtero bezala, zarauztarrak ez ziren falta izan; 30 lagunetik gora izan ziren. "Arrangoitzen ez ziren ikuskizun baten aktore sentitu,  dantzan gozatzen duen herri baten partaide eta kide baizik. Horrek erakusten du nolako zaletasuna dagoen Zarautzen euskal dantzak ikasi eta dantzatzeko", nabarmendu dute. Bazkal ondoren kortsikarren, Kukai Taldearen eta Zuberoko dantzarien ikuskizunak  izan ziren. Zarauztarrak han ziren goizeko dantza -saioa hasterako eta haiek eman zien bukaera Mutxiko Egunari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide