Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
- Juan Carlos Arruti Aizpitarte Paterra. Juan Karlos Arruti Paterra azpeitiarra 197/2006 doktrinaren pean dago preso. Gaur egun Kordobako (Andaluzia, Espainia) espetxean dago. 20 urteko kartzela zigorra beteta, 2009ko irailaren 10ean zen espetxetik ateratzekoa. Baina 2010ean 197/2006 doktrina edo Parot doktrina delakoa ezarrita, kartzelaldia 30 urtera luzatu zioten, 2019 urtera arte. 1989ko irailean atxilotu zuen Guardia Zibilak Irunen, ETAkoa izatea egotzita.
- Maritxu Uzkudun Etxenagusia. Maritxu Uzkudun (Errezil, 1961), preso dago Granadako (Andaluzia, Espainia) Albolote espetxean, 197/2006 doktrina ezarrita. 2009ko abuztuaren 27an irten behar zuen espetxetik, zigor osoa beteta, baina errezildarrari espetxealdia 30 urtera luzatu zioten, 2021eko otsailaren 5era arte. Maritxu Uzkudun 1991an atxilotu zuen Espainiako Poliziak, ETAko kide izatea leporatuta. Ordutik hainbat kartzelatan egon da, eta egun Granadako Alboloten dago.