Azpeitian 'Euskaraz bizi nahi dut' lasterketa

Nerea Uranga 2013ko urriaren 21a

Joan den ostiralean (urriak 18) Euskaraz bizi nahi dut herri lasterketa egin zen Azpeitiko Alde Zaharreko kaleetan. Ehun lagun inguruk hartu zuten parte ekimenean eta lasterketa ikusteko kaleetan jendea bildu zen. Bukaeran hainbat opari zozkatu zituzten parte hartu zutenen artean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide