Mimoa eta ipuin kontaketa uztartuko dituzte asteazkenean Zarauzko Sanz Enean

Urola Kostako Hitza 2013ko urriaren 21a

Mikel Aiertza eta Mikel Erguin Asteazkenean ipuin kontaketa berezia izango da Sanz Enea liburutegian:  Desioen izarra, Bikelmiren eskutik. Bi zarauztarrek eskainiko dute: Mikel Aiertzak ipuinak kontatuko ditu eta Mikel Erguinek mimo lanak egin. Txotxongiloak ere izango dira. Desioen fantasiazko munduan sartuko dira umeak, eurek asmatutako neska bati esker, eta elkartasuna eta bakea bezalako baloreak landuko dituzte. Bukaeran haurrek ere ipuinak kontatzeko aukera izango dute, eurak protagonista aktibo izan daitezen.  3-10 urte bitarteko haur eta gatetxoei dago zuzendua, eta 50 ba minutu iraungo ditu saioak. Informazio gehiagorako, Bikelmiren webgunea bisita daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide