Ostiralean inauguratuko dute Zarauzko ikastolako kirolgunea

Urola Kostako Hitza 2013ko urriaren 21a

Ostiralean, urrian 25ean askotariko ekimenak izango dira Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolan, kirolgune berriaren inaugurazioa dela-eta. Besteak beste, kirol erronkak, bertsoak, afaria, eta musika  izango dira. Hori dela eta, herritarrak bertaratzera animatu dituzte. EGITARAUA: 18:00-19:00: Guraso eta ikasleen arteko jolasak 19:00-20:00: Patinete, bizikleta eta gurpildunentzat            pista + jolas libreak 20:00 etan: Pintxoak eta bokatak (txorizo egosia, patata tortilla,...) 21:00etan: Txirrindubertso desafioa!! 22:00etan: Ikasleen playbackak ondoren musika eta dantza DJ MAKALA-ren eskutik

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide