Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Zezen Beltz elkartearen bosgarren aldiko ekitaldiak atzo (igandea) bukatu ziren sokamuturrarekin. Eguerdian, sokamutur txikia eta zezen txikiak eta poniak izan ziren eta arratsaldean sokamuturra izan zen Alde Zaharreko kaleetan eta Artzubian. Lopene ganadutegiko zezenak atera zituzten atzo. Eguerdian, joan den asteburuan, zezen jolasetako sarreratik ateratako dirua (2.100 euro) eman zien Zezen Beltz elkartekoek DYAko eta Azpeitiko Gaixo eta Elbarrituen Aisialdi taldeko kideei.