Corrugados Lasaoko langileek manifestazioa egin dute Azpeitian

Nerea Uranga 2013ko urriaren 19a

Corrugados Lasaoko langileak gaur manifestazioan (Nerea Uranga) Corrugados Lasaoko langileek manifestazioa egin dute gaur eguerdian Azpeitiko kaleetan. Gallardo Taldeak Lana Erregulatzeko Espedientearen bidez Lasaoko lantegitik 68tik 38 langile kaleratu zituen joan den abuztuan. Orain, urriaren 29an, Espedientearen gaineko epaiketa dute Madrilen Espainiako Auzitegi Nazionalean. Kaleratutako langileak berriro hartzeko eta "fartsa" honekin bukatzeko eskatu diote Lasaokoek enpresaburuei. Horrez gain, Lasaoko lantegia "bideragarria" dela berretsi dute, baina hori hala izateko enpresak ez duela ezer egiten salatu dute, "lehengairik ekarri ez eta bezeroak galtzen utzi besterik ez du egin". Lasaoko lantegiari ezarritako espediente berarekin Corrugados Azpeitiatik langile guztiak (300 inguru) kaleratu ditu Gallardok eta ondorioz Azpeitiko lantegia itxita dago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide